viernes, 19 de diciembre de 2008

TXOTXONGILOAK!

Hemen behean guk klasean egindako antzerki bat ikusi dezakezue. Otso eta txerritxo baten istorioa kontatzen du. Eszenatokia eta panpinak guk eginak dira.

Espero dugu zuen gustokoa izatea!


martes, 2 de diciembre de 2008

WEBQUEST-a

Udazkenarekin hasi genuenez blog hau, horrekin lotutako sarrera batekin ere bukatuko dugu. Klasean webquest-aren bidez proiektu bat burutzea eskatu ziguten, eta guk urtaroei buruzkoa egitea erabaki genuen, blog honentzako baliagarria izango zelako. Proiektu honetan urtaroak lantzeko bi jarduera aurkituko dituzue. Klikatu hemen!

miércoles, 26 de noviembre de 2008

IPUIN-KONTALARIA




Gaur ipuin-kontalari bat etorri zaigu bisitan. Gelaz-gela joan da guztioi ipuin polit bat kontatuz. Gabonetarako hilabete eskas falta denez, Charles Dickensen "Eguberriko ipuina" kontatu digu. Asko gustatu zaigu eta horregatik bukatzean, txalo bero bat eman diogu!

martes, 18 de noviembre de 2008

ZENBAKIEN JOLASAK

jueves, 13 de noviembre de 2008

ERREZETA


Gaur, eskolan sandwich gozo baten errezeta ikasi dugu. Irakasleak, osagaiak ekarri ditu eta baita sandwichera bat ere. Hona hemen , zuek ere probatu nahi baduzue, errezeta:

Osagaiak:
Binbo ogia urdaiazpiko xerra bat
gazta xerra bat gurina

Egiteko modua:
Binbo xerren gainean gurina jarri. Ondoren, urdaiazpikoa eta gazta gainean jarriko ditugu. Azkenik, sandwicheran sartuko dugu, 2 edo 3 minutuz. Guk erditik moztu ditugu, bakoitzak zati bat jateko. Mmmm.... On egin!

martes, 11 de noviembre de 2008


PANPINA

Gaur, atzo egin genuen irteeran bildutako hostoekin, panpin eder bat egin dugu guztion artean. Hostoak kolorearen arabera sailkatu ditugu, ondoren panpinaren aurpegi, beso eta hankak margotu ditugu eta azkenik, hostoak kola zuriarekin itsatsi ditugu. Artista batzuk gara!
MENDIRA GOAZ!!!

Atzo, astelehena, egin zuen egun polita aprobetxatuz mendira egin genuen irteera txiki bat. Hostoak biltzen aritu ginen, zuhaitzen kolore desberdinak ikusi genituen, etxetik ekarritako ogitarteko gozoak jan genituen,jolasten aritu ginen...zeinen ongi pasatu genuen!

martes, 4 de noviembre de 2008

ERLAXAZIOA

Gaur,psikomotrizitate saioaren ondoren, erlaxazio saio txiki bat egin dugu gure haurrekin. "Udazkena" unitate didaktikoarekin ari garenez, Vivaldiren "udazkena" kanta klasikoa jarri diegu, lurrean etzanda zeudelarik. Zuek ere erlaxatu nahi baduzue, goza ezazue kanta eder hau:

miércoles, 29 de octubre de 2008

MURALA

Gaur, bost-sei pertsonako taldetan jarri gara katu erraldoi baten mural bat egiteko. horretarako hainbat erabili ditugu, adibidez: kolorezko margoak, forma, tamaina eta kolore desberdinetako gometzak, tenperak eta pinotxo papera. Oso politak gelditu dira!








PSIKOMOTRIZITATEA

Atzo, lehengo orduan psikomotrizitate saio bat izan genuen. Haurrek primeran pasatu zuten. Hasieran, haurrek libreki jolastu ahal izan zuten psikomotrizitate gelako material guztiarekin (koltxonetak, uztailak, bloke bigunak, sokak,...). Ondoren, zapi eta telekin, mozorrotu egin ziren, bakoitzak nahi izan zuen bezala, sormena eta irudimena landuz. Bukatzeko, hamar minutuko erlaxazioa egin genuen, etzanda zeuden bitartean, hiru txerritxoen ipuina kontatzen genielarik. Hona hemen saio horretako argazki batzuk:












martes, 21 de octubre de 2008

Gaur, udazkenaren inguruko ekintzak alde batera utziz, etxean denok ditugun gelak eta bakoitzean zer egiten dugun desberdintzen ikasi dugu. Horretarako, honelako irudiak erabili ditugu:
Logela


Ikas-mahaia


Komuna
Sukaldea
Bainua


SAN FAUSTOAK!

Joan zen astean, Durangoko jaiak izan ziren eta gure haurrek barraketara egin zuten irteera bat ostegun arratsaldean. Primeran pasatu zuten!

miércoles, 15 de octubre de 2008

MUSIKA!!!

Gaur gelan kanta polit bat entzuten eta abesten aritu dira gure haurrak. Kanta hori Xirula Mirula taldearen "Udazkena" izan da. Etxean kanta hau entzun nahi izanez gero, egin klik hurrengo estekan:
Udazkena


martes, 7 de octubre de 2008

UNITATE DIDAKTIKOA

Denok dakigunez, udazkenean sartu ginen joan zen Irailaren 21ean. Horregatik, gelan, gure haurrak "udazkena" izeneko unitate didaktikoa lantzen hasi dira.
Unitate didaktiko honekin lehenengo kontaktua izateko, irakasleak hainbat galdera egin dizkie, haurrek gai honi buruz dakitena jakiteko.
KAIXO!!!

Olatz eta Noemi gara, Gasteizko Irakasle Eskolan Haur Hezkuntzako 3. maila ikasten ari gara. Blog honetan, ikastetxe "imaginario" bateko haurren ekintza eta lanak publikatuko ditugu.
Espero dugu zuen gustokoa izatea!!!